Kontzertuak

Urtean zehar, Aita Donostia Abesbatzak hainbat kontzertu eskaintzen ditu  bere errepertorioa jakinarazteko eta publikoaren eskura jartzeko asmoz, bere kideek ohiko entseguetan egiten duten ahaleginaren aurrerapen eta bilakaeraren emaitza dira. Kontzertu horien berri ematen dugu komunikabideetan, leku estrategikoetan jarritako karteletan eta Web orri honetan.

Eskertzekoa da beti publikoaren asistentzia, egindako ahaleginerako saria delako.


Akonpainamendu ekitaldi erlijiosoetan

Urtean zahar, Aita Donostia Abesbatzak elizkizun ugaritan parte hartzen du: ezkontzak, bataioak eta hiletetan baita  eskatzen zaion edozein agerraldi publiko edo pribatutan ere. Ezkontza zibiletan ere bere zerbitzuen kontratazioa ohikoa da. Banketetarako eta kongresuetarako bere zerbitzua eskatu liteke edo solemnitatearekin egin nahi den beste edozein jardueratarako. Gure abesbatzaren maila normalean igartzen da parte hartze bakoitzaren ondorengo jasotako zorionengatik. Berezko txaloekin, inkluso.

Koral trukeak

Urtean Gure geografiako zein atzerriko beste abesbatza batzuek bezala, truke kulturalak egiten ditugu musika sentitzen duten pertsonen artean adiskidetasuna zabaltzeko eta  lagunak egiteko. Normalean, abesbatza batek gure hirian kontzertu bat egiten badu, beste abesbatzari bisita bere hirian itzuli egiten zaio. Noski, trukeak egiteko data eta baliabide ekonomiko egokiak izanez gero.



Aste Musikala

Urtero antolatzen dugun Aita Donostia Aste Musikalaren hitzorduan ezin dugu huts egin eta ekainean zehar, aste bat gutxi gorabehera irauten duen kontzertuen egutegi barruan kontzertu bat eskaintzen dugu. Donostiako egutegi musikalaren barruan  maila altua lortu du eta Espainako zeintzuk atzerriko kalitate eta ospe handiko abesbatzek, solistek, musika taldeek eta abarrek parte hartzen dute.